25 urtez gasolindegi batean lan egin ondoren eta pandemia baten ostean, urteak neramatzan buruan bueltaka nuen ideia gauzatu nuen. Gustuko dudan lanean aritzea.
Motorrak, haien mundua eta haien inguruan dagoen giro ona.
Motorako arropa eta osagarriak saltzen dituen denda bat ireki dut Astigarragan, Gipuzkoan.
TRITON izena jarri diot, Ingalaterrako kaleetan lasterka ibiltzen ziren Cafe Racer motorren omenez.
Bidea zaila da, baina oinez eginez egiten da bidea. Lagundu tokiko merkataritzari, bera baita auzoari bizia ematen diona; denok irabazten dugu.