Scooter Club Euskadiren 2023ko Scooter Rallya.

Rally Scooterista 2023 del Scooter Club Euskadi.

Aupa, aupa, aupaaa eskuterzale zintzo (eta gaizto ere bai) jendea!
Pozik aurkezten dizuegu eta iragartzen Scooter Club Euskadiren 2023ko Rally Scooteristaren kartela eta data.
Aurten, Donostiako Zirkuituaren 100. urteurrenari keinu bat egin nahi izan diogu, 1923ko jatorrizko kartela gure bi gurpileko bitxi maite eta mimatuetara egokituz (espero dugu keinua ulertu izana, ez da tik bat). Ekainaren 16tik 18ra izango da, LASARTE-ORIAN, zirkuitu hura bertan hasten baitzen.
Ekainaren 16, 17 eta 18ko izen-emateak eta jarduerak aurrerago argitaratuko ditugu, ez izan horren urduri!!!
Eta honekin, bizkotxo bat eta kitto, ia guapx irakurriko dugu elkar!
Testua: https://www.facebook.com/search/top?q=scooter%20club%20euskadi

0 iruzkin

Iruzkin bat utzi