ZEHAZTU DOIKUNTZA EGOKIA
-
Neurtu buruaren neurria: pasatu zinta bat buruaren inguruan, bekainetatik 2,5 cm-ra gora. Horrela, buruaren inguruko neurri luzeena lortuko duzu. Zatoz TRITONera, eta kaskoa neurtzen eta aukeratzen lagunduko dizut
-
Aukeratu kaskoa buru-neurrira ondoen egokitzen dena. Bi neurriren artean zalantza baduzu, aukeratu beti txikiena.
PROBATU KASKOA
Ireki kaskoa itxiera-uhalen muturretatik helduta; ez itxieratik beretik, hautsi egin baitaiteke.
Kaskoak estutzen ez bazaitu, handiegia da zuretzat.
Kaskoa erabiltzen ohituta ez bazaude, agian zalantza egingo duzu kaskoa estuegi janzteari buruz. Kaskoa jartzea zaila egiten zaizula iruditu arren, mesedez, erabili jar dezakezun neurririk txikiena.
EGIAZTATU DOIKUNTZA ETA NEURRIA
-
Ziurtatu kaskoaren barrualdeak buru osoa estaltzen duela.
-
Ziurtatu kaskoaren aurrealdea kopetan ondo egokitzen dela.
-
Egiaztatu alboko kuxinek masailekin kontaktuan daudela.
-
Ziurtatu kaskoaren barrualdearen eta garondoaren artean tarterik ez dagoela.
-
Orain, hartu kaskoa bi aldeetatik, esku bana erabiliz. Burua mugitu gabe, saiatu kaskoa gora eta behera eta alboetara mugitzen. Kaskoa mugitzen saiatzean, aurpegiko eta buruko azala tenkatzen dela sentitu beharko zenuke. Kaskoa errazegi mugitzen baduzu, handiegia da. Probatu neurri txikiagoa.
EGIAZTATU ITXIERA-SISTEMA
-
Estutu itxiera-sistema ahal bezainbeste, minik egin gabe. Itxiera-sistemaren uhalkien muturrek kokotsari eutsita geratu behar dute.
-
Itxiera lotuta dagoela, jarri bi eskuak kaskoaren atzealdean eta saiatu kaskoa aurrerantz bultzatzen.
-
Ondoren, jarri eskuak kaskoaren aurrealdean, kopetaren gainean, eta saiatu kaskoa atzerantz bultzatzen.
-
Kaskoa norabideren batean ateratzen hasten bada, ez erabili. Horrek esan nahi du kaskoa handiegia dela edo itxiera-sistema behar bezala lotuta ez dagoela.
❗❗❗ Itxiera-sistema behar bezala estutzea oso-oso garrantzitsua da.
Uhala kokotsa ukitzen ez badu edo solteegi badago, saiatu itxiera-sistema hatz-puntekin beherantz tiratzen. Horrek esan nahi du ez dituzula uhalak behar bezala pasatu itxieraren bi eraztunetatik. Saiatu berriro.
Itxiera-sistema laxoa edo soltea badago, kolpe batek kaskoa eror dadin eragin dezake, eta burua inolako babesik gabe geratuko litzateke. Ez erabili itxiera-sistema lotuta duzula burutik ken dezakezun kaskorik, istripua izanez gero atera egin baitaiteke, eta heriotza edo lesio larriak eragin.
Inbertitu segurtasunean.
0 iruzkin