
Aupa.
Atzean geratu da Wheels & Waves moto, surf, skate eta musika jaialdia. Baina BATIXek Jaizkibelen eta Biarritzeko karpetan gozatu genituen une horiek argazkitan jaso zituen guretzat.
Argazkiak, motoak, garagardo hotza, lagunak eta DJ Megarramone, rock and roll oneko biniloak jartzen. Hori aurkituko duzue azaroaren 18an Astigarragako NATXO BARRAL pabiloian. 3 ordu giro on eta gasolina usain.
Erakusketa hilaren 30era arte egongo da ikusgai, hilaren 18an hurbildu ezin direnentzat.
Dena doan, garagardoa izan ezik.
Gonbidatuta zaudete guztiok.
0 iruzkin